XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Uztaila- Hil honen 12an, egoitzaren sarreran oroitarri bat jarri da.
Josu Bergara Bizkaiko diputatu nagusia, Jean Haritschelhar euskaltzainburua eta Mertxe Goienetxe, J.M. Makuaren alargun andrea, eta L. Villasante euskaltzainburu ohiak parte hartu dute ekitaldi honetan.
Oroitarriaren testuak hau dio: Euskaltzaindiak Jose M. Makua Zarandona, Bizkaiko Diputatu Nagusi jaunari, egoitza hau lagatzeko sinatu zuen 10. urteurrenean. 95-7-10.
Bilduen artean Yolanda, Beatriz eta Jose M. Makua Goienetxe, J.M. Makua zenaren seme-alabak izan dira.
- Hileroko bilkurarekikoak:
Euskaltzainburuak goresmenak eman dizkio J.L. Davanti, berriki aurkeztu den
Halaber euskaltzainburu jaunak Xabier Kintanari Benjamin Tuterakoaren bidaiaren liburua argitaratzegatik.
Iraila- Miren Azkarate Jagon sailburuak aurkeztu du
Azken urteotako lana aipatu du Azkarate andreak lehen partean.
Bigarrenean euskal erakunde eta lantaldeekin harremanak sortzeko premia eta asmoa azaldu du.
Hezkuntzan, komunikabideetan eta administrazioan egin beharreko lanak adierazi ondoren, Euskaltzaindiaren corpusaren gizarteratzeaz eta Jagon Sailaren bestelako eginkizunez eta osaeraz mintzatuz bukatu du Azkarate andreak bere txostena.
- Euskaltzaindiak Bilbao Bizkaia Kutxaren laguntzaz urteoro antolatzen dituen literatura sariak direla eta, epaimahaiak izendatu dira.
Iazko berberak izango dira, hots:
-
-
-
-
- Valentzian, hilaren 28an,
Katalan eremuko 14 unibertsitate-errektoreak, Hizkuntza erromanikoen Akademietako ordezkariak, eta Euskaltzainburua mintzatu dira.
Beronek, gure hizkuntzaren Akademiaren atxikimendua agertu du.
Ekintza honetara J. Haritschelhar eta J.L. Lizundia joan dira.
Urria- Nafarroako Gobernuko presidentea den Javier Otano jaunari bisita egin dio Euskaltzaindiak, urriaren 18an.
Bertan Jose M. Rodriguez Ochoa, Nafarroako Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia izan da.
- Herri Aginteen eta Euskaltzaindiaren arteko II. Hitzarmena sinatu da Bilbon, urriaren 27an.
- Batzorde eta egitasmoen 1995eko planak eta Herri Aginteek 1995ean emango duten diru-kopurua zehazten dituen dokumentua ere sinatu da aipatutako egun berean.